Elite taldeko behin-behineko liderrak

  • Garaipen garrantzitsua lortu du gizonezkoen seniorrak Almerian/24-48/mailaz igotzeko play-offean bete-betean sartzeko.
  • Emakumezko seniorrak garaipen handia lortuta esan dio agur Fadurari Hortalezaren aurka/22-0 /.
  • Etorkizunak ezin izan zuen garaipenen lortu, Gernikan galdu ondoren/34-26 /.

Oso garaipen garrantzitsua lortu du gizonezko seniorrak U.R. Almeriaren aurka (AKTA: 24-48), lehen mailara igotzeko play-offeko lau postuetako bat lortzeko lehian dauden bi talderen arteko partidan. Garaipen honekin Getxo Rugby taldea Eliteko lider jarri da. Presio altuari eta akatsak bikain aprobetxatzeari esker lortu zuten garaipena, eta, ondoren, azkar eskuan jokatuta, transformatutako bi entsegu iritsi ziren. Etxekoek ezin zuten lehen postuko trena galdu eta azkar erantzuten saiatu ziren, baina Getxok atsedenaldia baino lehen, bi entsegu gehiago lortu zituen (7-26). Bigarren zatia hasi bezain laster, etxekoen hutsegiteak aprobetxatuz, jokaldi baten ondoren entseguan berri bat etorri zen. Ondoren, behin partida apurtuta zegoela  beste 3 entsegu lortu genituen. Garaipen honekin getxotarrak behin-behineko liderrak bilakatu dira.

Bestetik, emakumezkoen seniorrak,  Hortaleza (AKTA: 22-0) mendean hartu zuen Faduran jokatutako azken partidan, eta Ohorezko B Mailako laugarren postua ziurtatu zuten. Etxeko azken partidaz gozatzeko gogo hori nabarmen geratu zen, lehen 20 minutuetan 3 entsegu lortu baitzituzten, horietatik 2 transformazioz. Horrela iritsi zen partida atsedenaldira (19-0). Bigarren zatian zigor kolpe bakarra izan zen zutoinen artean eta madrildarrek ezin izan zuten getxotarren defentsa gainditu.

Estatu mailan jokatzen duten gure hirugarren taldeak, Etorkizunak, galdu egin zuen Gernikaren aurkako derbian (AKTA: 34-26). Lehen zatian etxekoak hobeak izan ziren eta 4 entsegu egin zituzten Getxoren 2 entseguen aurrean. Beheko postuetatik urrundu eta sailkapenaren erdira hurbiltzeko lehia garrantzitsua zen. Baina oraindik bi partida geratzen dira horretarako.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.