EMAKUMEEN LEHEN PORROTA, BAINA ORAINDIK LEHEN POSTUAN DAUDE

  • Emakumezkoen lehen taldea galdu egin zuen azken jokaldian FC Bartzelonaren aurka (10-13).
  • Partida oso liskartsua izan zen, non kataluniarrek, hirugarrenek, 7 puntura murrizten duten getxotarrekiko aldea.
  • Bigarren postuan Rugby Turia dago, igoera zuzena ematen duen lehen postutik 3 puntura.

Partida oso lehiatua izan zen Faduran, non Getxo Rugbyko emakumezko seniorrak denboraldian lehen partida galdu zuen. FC Bartzelonak azken minutuan eskuratu zituen garaipena lortzeko puntuak eta getxotarren garaipen bolada eten zuen. Hala ere, Emakumezkoen Ohorezko B Mailako lidergoan jarraitzen dute. Orain 3 puntu ateratzen dizkio Rugby Turiari, bigarren sailkatuari, eta 7 kataluniarrei.

Neurketako lehen minutuak oso biziak izan ziren, bi defentsak oso indartsuekin eta aurkarien akatsak eta jabetza aldaketak eragiten. Kataluniarrak hobeto sartu ziren partidara jabetza gehixeagorekin, baina getxotarrak sendo agertu ziren bere 22. metro gunean. Bazirudien lehen puntuak Bartzelonarentzat izango zirela, baina Getxok faltekin eten zien, 14. minutuan euren aurkako txartel horia atera baitzieten. Jone Etxegiak erdiraketarik gabe geratu ziren baina Barbara Plaren jokaldi bikain batean metro asko irabazi eta aurkarien 22. metro gunean jarri ziren. Mele bat behartu eta fase batzuk kateatu ondoren, Lilly Rileyk entsegu bikaina lortu zuen aldeko lerroari itsatsita (5-0, 19. minutua). Baina etxekoen entsegu eremutik 5 metrora zegoen mele batean, Getxoren jabetzarekin, zeozer txarto egin zuten etxekoak. Golpe hori, Bartzelona ondo jolastu zuen eta bere lehen entsegua lortu zuln (5-5, 24. minutua). Jada jokalari berdinekin, berdintasunezko minutuak eta zehaztugabetasunak etorri ziren bi aldeetatik. Baina marka berri bat iritsi zen Bartzelonaren ekintza azkar bati esker, bere hegalaren entsegua oposiziorik gabe posatuz (5-10, 31. minutua). Atsedenaldira iritsi aurretik etxekoek gehiago zapaldu zuten bisitariko 22 metro gunea, baina ez zuten markagailua berdintzea lortu.

Aldageletatik igaro ondoren, egoerak bere horretan jarraitu zuen, Getxok erasora jo zuen, baina zehaztasunik gabe, Garazi Goikoelearen abiadura agertu zen arte. Getxotarrak etxeko jokaldi azkar bat aprobetxatu zuen berriz ere lehia berdintzeko (10-10, 46. minutua). Bartzelona abantaila berreskuratzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Jabegoa oso eztabaidatua zegoen, eta zelai astunak ez zuen lagundu, baina kataluniarrek partida bilatzen zuen. Baina Getxoren defentsa gaindiezina izan zen zenbait fasetako minutuen ondoren, eta atepean gelditu zuten katulinar eraso batzuk. Hartualdi eta daka uneak izan ziren, non etxekoek ere euren aukera izan zuten kontraeraso azkar batean. Izan ere, jokaldi horrek on egin zien getxoko neskei, jabetza hartu baitzuten eta Bartzelonaren zelaian jokatzera pasa baitziren. Baina, berriz ere, zehaztasunik ezak eragotzi zien 22 eremutik puntuekin irtetea. Baina bisitarien falta asko eliten ari zienre eta bere 9a txartel batekin amaitu zuten. 10 minuturen faltan dena erabakitzeke zegoen eta Getxo entsegu berri baten bila joan zen. Bisitariek kolpeekin baino ezin zituzten gelditu eta beste txartel hori bat ikusi zuten, oraingoan 15 zenbakirako. Hala ere, kataluniarrek zuten guztiarekin defendatu zuten eta, izan ere, partidako azken aukera izan zuten. 30 bat metrora erdiratutako zigor kolpe bat, partida irabazteko Paula León pasatzea lortu zuena (10-13, minunto 80). Getxoren denboraldiko lehen porrota oso partida gogor ostean. Getxotarrek lidergoari eutsi diote, baina orain aldea murriztu egin da bi aurkari zuzenen aurrean. Liga asko geratzen da eta lehen 2 postuak lortzeko borroka handia.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.