EMAKUMEZKO SENIORRAK ETA AKADEMIA KANPOAN JOKATUKO DUTE

Asteburu honetan Fadurako zelaiek atseden hartuko dute Getxo Rugby taldeko 4 taldeek kanpoan jokatuko baitute. Emakumezko seniorra Valentziara joango da igandean 11: 30etan Les Abellesen aurka jokatzeko. Azken jardunaldiko porrotaren ondoren ezin dute puntu gehiago galdu 4. sailkatuen aurrean. Une honetan abantaila murriztu da, ze Rugby Turia 3 puntura dago eta FC Bartzelona 7 puntura, 5 jardunaldiren faltan.

Akademiari dagokionez, 18 urtez azpikoa eta 2008ko 16 urtez azpikoa Logroñora joango dira Rugby Riojaren aurka indarrak neurtzeko Pradoviejoko zelaietan. Larunbatean 11etan eta 12: 15ean jokatuko dute. 2007ko 16 urtez azpiko beste taldeak Uribealderen aurka jokatuko du igandean 12: 00etan Ardanzasen.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.