GETXO RUGBY-K BIZKAIKO PROGRAMA AITZINDARI BATEAN PARTE HARTZEN DU BASAURIKO ESPETXEAN

  • “Errugbia eraldaketa sozial gisa” programak Eusko Jaurlaritzaren babesa du.
  • Getxo Rugby taldeak Bitartesportekin batera egiten ditu jarduerak, irabazi asmorik gabeko elkartea; kirolaren, gizartearen eta komunitatearen arteko harremanak eta loturak bultzatzen duena.
  • Aitor Arri Getxoko klubeko talde inklusiboaren arduradunak, bere esperientzia luzearekin, errugbia gizartea eraldatzeko tresna gisa eremu gehiagotan erabil daitekela azpimarratu du.

Getxo Rugby taldeak pertsona guztiak baloi obalaren munduan sartzeko borrokan murgilduta jarraitzen du. Talde inklusibo getxoztarra Bultza Ligaren sustatzaile nagusietako bat izateaz gain, aitzindaria Euskal Herrian eta Estatuan, kluba Bizkaiko beste proiektu berritzaile baten parte da. Dagoeneko Bizkaia Espetxean garatzen ari den programa da, “Errugbia eraldaketa sozial gisa” izenekoa. Jarduera honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez.

Getxo Rugby taldeak Bitartesport irabazi asmorik gabeko elkartearekin batera parte hartzen du. Hainbat mailatan, kirolaren, gizartearen eta komunitatearen arteko harremanak eta loturak bultzatzen duen elkartea da. Bion helburua errugbia gizartea eraldatzeko eta hazkunde pertsonalerako tresna izatea da, bere balio onen transmisioari esker. Pertsona guztiei inklusiorako, banakako eta taldeko garapenerako aukera ematen dien kirola aprobetxatzea.

Aitor Arrik dioenez, 7 urte baino gehiago daramatza Getxo Rugby talde inklusiboaren arduradun gisa, “inklusio hitza askoz ere handiagoa da gizartean. Mundu guztia sartzea da, ez bakarrik desgaitasun intelektuala duten pertsonak. Horregatik ulertu genuen errugbia eremu gehiagotan erabil zitekeela gizartea eraldatzeko tresna gisa”. Guztia Bitartesporti, Xabier Armentiari, egindako dei batekin hasi zen, bi aldeen artean proiektua aurrera atera ahal izateko. Ekintza ildoak adostu ziren topaketa batean, Armentiak dioenez, gehien eragin ziena kirola erabili ahal izateko espazioak sortzea izan zela. Kasu honetan errugbia, gizartea eraldatzen laguntzeko balioak sustatuz. Garapen fisikotik haratagoko tresna izan dadin lortzea. Motibazio hori bera azpimarratzen du Arrik. “Errugbiaren balioek mugitzen gaituzte. Baina, batez ere, talde inklusiboarekin dugun esperientzia ona; izan ere, ikusten ari gara desgaitasuna duten pertsonak gizarte mailan hobetzen ari direla eta ondo integratuta daudela jende talde batean. Hori egunez egun ikustea, eta are gehiago denborarekin, sinestezina da. Harreman sozialak askoz ere zailagoak izan daitezkeen beste leku batzuetan praktikan jarri nahi dugu”.

Eusko Jaurlaritzaren prentsa oharrak nabarmentzen duenez, harremanetarako, pertsonen arteko errekonozimendurako eta komunikaziorako espazio bat sortuz, astean ordubeteko entrenamenduak egiten dira presoen taldearekin zentroko patioan. Bertan, kirolaren, jokoaren eta baloiaren erabileraren bidez, gizarte eta harreman balioak modu kontzientean lantzen dira, eta, aldi berean, norberaren ongizatea eta ohitura osasungarria ematen duen jarduera fisikoa egiten da, pultsioak eta estresa bideratzen laguntzen duena.

Aitor Arriz gain, Getxo Rugby taldetik, Aitor Larraonak ere egiten ditu entrenamenduak bizitza arrunteko erregimenarekin dauden 15 presorekin Bizkaia Espetxean. Armentiaren esanetan, guztion artean adiskidetasuna, konpromisoa, errespetua, elkartasuna eta apaltasuna sustatu nahi ditugu. Uste dut errugbiak balio horiek helarazi ditzakeela. Eta, batez ere, kontaktu-kirol baten bidez nola kudeatu eta sustatu dezakeen kiroltasuna, trebetasunak eta emozioak. Bizkaia Espetxea bezalako gune batean. Arrik gehitu du: errugbiak diziplina irakasten du eta esfortzuak bere saria du. Berdin dio zenbat aldiz etzaten zaituzten, garrantzitsuena guztietan altxatzea eta aurrera egitea baita. Gainera, lehia partiduarekin amaitzen da, ondoren aurkariek zelaitik kanpo hitz egin eta uler dezaketelako. Batez ere, guztiak berdin errespetatu behar direla.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.