GETXO RUGBY UDAKO kANPUSA BUELTAN DA!

Animatu zaitez eta hemen eman izena: https://bit.ly/3t9tlfP 

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egongo diren 4 txandetatik bati edo bat baino gehigao, kirol-jarduera anitzez gozatzeko. Beste behin ere, prezioak ahalik eta herrikoiak izango dira: 55 euro Getxo Rugbyko bazkideentzat, 60 euro Getxo Kirolakeko abonatuentzat eta 65 euro publiko orokorrarentzat.

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra, astero txanda bat egongo da, astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara. Lehen orduetan errugbia hurbilagotik ezagutzeko eta kirola euskaraz egiteko ohitura sortzeko aprobetxatuko da. Bazkalostean, eta eguraldiaren arabera, joko kooperatiboak egingo dira igerilekuan edo frontoietan. Bi kasuetan, elkarlaneko jolasak egingo dira, haien arteko komunikazioa eta harremana hobetzeko; eremu hori ezinbestekoa baitda, bai jokalekuetan, bai jokalekuetatik kanpo. Berdintasuna eta inklusibotasuna sustatzen den ingurune batean harremanak izateko gaitasuna handitzea bilatuko da. Bazkaltzeko denbora elikadura osasuntsua sustatzeko gunea ere izango da, zer jan, nola eta noiz garrantzitsua den irakatsiz.

ORDUTEGIAK:
8:45etik 9:00etara: ongietorria
9:00etatik 9:20ra: beroketen hasiera
9:20tik 11:30era: Egunaren araberako jarduerak (errugbia zer den jakitea; paseak eta baloiaren kontrola; lurrera nola erori eta nola kokatu jakitea; espazioetara nola jolastu jakitea; eta benetako errugbi joko bat izango litzatekeenera hurbiltzea).
11:30etatik 12:00etara: Hamaiketakoa
12:00etatik 13:40ra: Joko kooperatiboak
13:40tik 14:00etara: agurra

BALDINTZAK:
Ordainketa banku-transferentzia bidez egingo da (CaixaBank: ES81 2100 6445 3822 0003 3774) eta garrantzitsua da transferentziaren kontzeptuan parte hartzen duen haurraren izen-abizena jartzea. Ordainketaren egiaztagiria inprimatu eta monitoreari entregatu beharko zaio lehen egunean

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestra Newsletter mensual y recibe los mejores contenidos en tu bandeja de correo