GIROA VEOLIAK BABESLE OFIZIALA IZATEN JARRAITUKO DU

Giroa Veolia izango da, berriz ere, Getxo Rugbyko emakumezkoen taldearekin batera arituko den izen ofiziala. Bi erakundeek elkarlanean jarraituko dute errugbia bultzatzeko.

Veolia erreferentea da mundu osoan baliabideen – Ura, energia eta hondakinen kudeaketa optimizatuan, hiri eta industrien garapen iraunkorra bultzatuz. Bost kontinenteetan dago Veolia. Energia eta ingurumena kudeatzeko zerbitzuen enpresa da, eta, batez ere, mota desberdinetako eraikinak, instalazioak eta konplexuak mantendu, operatu eta egokitzeaz arduratzen da, errendimendua, eraginkortasuna, segurtasuna eta erosotasuna kostu txikiagoan hobetzeko. Bere negozio nagusiarekin, “Energiaren kudeaketa adimenduna” eta “baliabideen optimizazioa”, lider izatea lortu da energiaren kudeaketaren eta aurrezpenaren sektoreetan, bai eta CO2 isurien kontrolaren sektorean ere.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.