Gizonezkoen seniorrak azken aukera izango du jokoan Avilesen

Asteburu hau oso garrantzitsua da Getxo Rugby taldearentzat. Gizonezko Seniorrak Avilesera bidaiatuko du igande honetan, 12: 30ean, Belenos Rugby Club taldearen aurka. Maila gorenera igotzeko finalerdietako bigarren partida izango da. Joaneko partida 20 eta 23 porrotarekin amaitu zen, baina honek ez ditu Getxoko jokalariak desmotibatzen eta dena emango dute azken fasean egon ahal izateko.

Bestalde, larunbatean Faduran 14 urtez azpiko ligako azken fasea ospatuko da. 10:00etan multikirol jarduera bat programatuta dago, Errugbiaren gaia jorratuko duena, eta eskola osoari parte hartzera animatzen diogu. 12:00etan Getxoren eta Durangoren arteko finala jokatuko da. Egun berezia izango da jokalarientzat eta haien senideentzat.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.