GOIAN BEGO, LOREA BASTERRETXEA

Getxo Rugby taldetik gure animo eta babes osoa helarazi nahi diegu Lorea Basterretxearen senide eta lagunei. 9/20 eta 20/21 denboraldietan gure emakumezkoen taldeko jokalaria izan zen, Nafarroako La Única taldetik etorria. Une latz hauetan, bertako kide eta lagunei ere gure indar guztia bidaltzen diegu.

Gazte nafarra Getxora iritsi zen Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntza ikasketak eta kiroletarako zaletasuna uztartu ahal izateko, errugbian jokatzen jarraitzeko hain zuzen ere. Horregatik, lerro hauen bidez, klubak doluminik bizienak bidali nahi ditu.

Goian bego, Lorea.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.