Presidentetzarako Hauteskundeak

Batzarrak apirilaren 7an izendatutako Hauteskunde Batzordeak klubeko lehendakaritzarako eta zuzendaritza batzorderako hauteskundeak deitu ditu, eta horretarako egutegi hau onartu du:

EGUTEGIA

Maiatzak 12: hauteskunde deialdia

Maiatzak 13: hautagaitzak aurkezteko epea irekitzea

Maiatzak 28: hautagaitzak aurkezteko epearen amaiera

Maiatzak 29: hautagaitzen aldarrikapena eta hauteskunde kanpainaren hasiera

Ekainak 8: hauteskundeak

JARRAIBIDEAK

1- hautagai-zerrendetan, gutxienez, lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta bi kide egongo dira.

2- Klubeko edozein bazkide izan daiteke hautagaitzako kide, ordainketa egunean eta adinez nagusia bada.

3.- Adinez nagusi diren bazkide guztiek izango dute botoa emateko eskubidea.

4.- Egutegian, klubaren helbide elektronikoan edo apirilaren 7ko batzarrean izendatutako Hauteskunde Batzordeko hiru kideetako edozeini behar bezala osatuta aurkeztu beharko dira hautagaitzak, dataren fede eman dezakeen edozein bitartekoren bidez.

5.- Epea ixtean hautagaitzarik ez badago, estatutuetan adierazten den bezala jokatuko da.

6.- Hautagai-zerrenda baliodun bakarra badago, Hauteskunde Batzordeak Zuzendaritza Batzorde Hautatua izendatuko du datozen lau urteetarako.

7.- 2 hautagai-zerrenda baliodun edo gehiagoren kasuan, erroldaren kopia bat emango zaie hautagai-zerrenda horiei, hurrengo 4 urteetarako proposamenen eta proiektuen berri eman diezaioten gizarte-masari.

8.- Hauteskundeak Fadurako Ekitaldi Aretoan egingo dira, 1. Moduluan, ekainaren 8an, 18:00etatik 20: 30era. Hautesleek nortasuna egiaztatzeko agiri bat aurkeztu beharko dute.

9.- Hauteskunde Batzordea desegingo da hautatutako hautagaitza Zuzendaritza Batzorde izendatzen den unean.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.