SENIOR LORATZEN ETA ETORKIZUNA PROTAGONISTAK

Asteburu honetan, Faduran, bigarren senior taldeak protagonistak izango dira, lehenengoek atseden hartuko baitute, baita Eskola osoak ere. Getxok etxean jokatuko dituen bi partidetatik lehenengoa larunbatean izango da, 12:30ean Loratzen taldea Urgozo/Elorrioren kontra. Bisitariak hirugarren postuan daude 7 punturekin (garaipen bat eta 2 porrot) eta getxotarrak lider dira 15 punturekin, 3 garaipen lortu baitituzte erasoko bonusarekin.

Fadurako bigarren partida ere larunbatean izango da, baina arratsaldean, 16:30ean, Universidad Bilbao Bren aurka. Etorkizunak garaipena lortu nahi izango du Bizkaiko harrobien derbian, Elorrio liderrari presioa sartzeko, 29 punturekin 9 puntu ateratzen baitizkio getxotarrei. Baina azken hauei partida falta falta zaio, azken sailkatua den Arrasateren aurka (abenduaren 28an jokatuko da). Bilbotarrek garaipen 1, berdinketa 1 eta 4 porrot lortu dituzte 8 puntu lortzeko eta azken postutik 2 puntura egoteko.

Asteburu honetan jokatuko duten beste bi taldeak Akademiakoak izango dira, biak bisitari bezala Mini Anoetan Bera-Beraren aurka. Lehenengo, 2008ko 16 urtez azpikoek jokatuko dute 13:00etan eta 14: 30ean 18 urtez azpikoek.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.