Asteburu lasaia izango da gure 13 taldeek jokatu ohi dituen partidei dagokienez. 16 urtez azpikoak bakarrik jokatuko du Faduran, larunbatean La Única RTko nafarren aurka (11etan). Akademia osatzen duen bigarren taldeak beste lehia bat izango du iragan larunbatean Bera Beraren aurka indarrak neurtu ondoren.
Gizonezko eta emakumezko senior taldeek, Akademiako beste taldeak (18 urtez azpikoak), inklusiboa eta Eskola osoak indar pixka bat berreskuratu ahal izango dute hurrengo partidei begira.