TYRAN FAGAN, LEHEN LERROA INDARTZERA DATOR

Getxo Rugbyk aurrealdean duen indarra handitu du Zimbabweko (8 caps) Tyran Fagan lehen lerroarekin. Azken urteetan Santanderko Bathcon jokatu ostean, Ohorezko Mailan esperientzia duen lehen taldearekin bat egiten duen beste jokalari bat da.

29 urteko jokalariak, obalarekin metroak egin ditzakeen pilier gogor eta harritsuak, eskarmentu handia du. Eskola garaian Ingalaterran trebatu zen Sharks Academyn, gero Hegoafrikara itzuli zen Harlequins Under20ekin jolastera, eta ondoren Varsity College Old Boys taldean. Gero errugbiaren abenturari ekin zion beste herrialde batzuetan, hala nola, Alemanian (Leipzig), Australian (Albury), eta berriz ere Erresuma Batuan (Kirkby Lonsdale) eta Hegoafrikan (Vereeniging RC), Santanderrera iritsi aurretik.

Tyran Faganek adierazi duenez, Getxo Rugbyra etorri da zeren eta “Klubari buruzko gauza on asko entzun ditut eta herri eder batean kokatuta dagoelako. David entrenatzailea ere aspalditik ezagutzen dut eta taldearentzat duen plana ere gustatzen zaidalako“. Bere helburu pertsonalei dagokienez, eta horien artean egunetik egunera ezkerreko zein eskuineko pilier bezala hobetzea, zimbabuarrak honako hau nabarmendu du: “Zimbabwerekin Munduko Txapelketa bat jokatzea gustatuko litzaidake, baina horretarako 2023ko Munduko Txapelketarako sailkatu behar gara. Gainera, Getxori gora egiten lagundu nahi diot, garaikurrak irabazten eta Getxo Rugby ahalik eta maila gorenean uzten”.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.