APUNTATU ZURE SEME-ALABEI UDAKO KANPUS ONENERA

Zer hobe txikienek (6 eta 12 urte bitartekoek) udako oporren zati bat kirola eginez gozatzea baino? Eta kirol bakar bat praktikatzen ez badute, bat baino gehiago badira? Horretarako dago Getxo Rugby taldearen udako kanpusa. Aukera ezin hobea ondo pasatzeko eta, aldi berean, osasuntsua den aktibitate bat. Faduran jolasak, ginkanak, herri-kirolak, igerilekua eta beste hainbat sorpresa izango dituzte.

Animatu eta hemen eman izena:  labur.eus/8z4gx

Iaz bezala, 4 txanda egongo dira. Eta batean apuntatu ahal izango da, edo guztiak nahi izanez gero. Kirol-jarduerak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango dira, eta monitore kualifikatuek gainbegiratuko dituzte. Taldeak parte-hartzaileen adinaren arabera osatuko dira. Beste behin ere, prezioak ahalik eta herrikoiak izango dira: 60 euro Getxo Rugby taldeko bazkideentzat, 65 euro Getxo Kirolak-eko abonatuentzat eta 70 publiko orokorrarentzat.

Ekainaren 26tik (astelehena) uztailaren 21era (ostirala), txanda 1 egongo da astero, astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara. Lehenengo orduetan errugbia hurbilagotik ezagutzeko eta kirola euskaraz egiteko ohitura sortzeko aprobetxatuko da. Bazkalostean, eta eguraldiaren arabera, jarduerak egingo dira igerilekuan edo frontoietan. Bi kasuetan jolas kooperatiboak egingo dira, haien arteko komunikazioa eta haien arteko harremana hobetzeko helburuarekin; jokalekuen barruan zein kanpoan ezinbesteko arloa da. Berdintasuna sustatzen den ingurune batean harremanak izateko gaitasuna handitzea bilatuko da, izaera erabat inklusiboarekin eta dibertimendua alde batera utzi gabe. Bazkarirako denbora ere elikadura osasuntsua sustatzeko gune bat izango da, zer jan, nola eta noiz izan dezakeen garrantzia erakutsiz.

ORDUTEGIAK:
8:45etatik 9:00etara: Ongietorria

9:00etatik 9:20ra: Beroketen hasiera

9:20tik 11:30era Egunaren araberako jarduerak (errugbia zer den ezagutzea; paseak eta baloi kontrola; lurrera nola erori eta nola jarri jakitea; espazioetara nola jolastu jakitea; eta benetako errugbi jokora hurbiltzea).

11:30etik 12:00etara Hamaiketakoa

12:00etatik 13:40ra Jarduerak egunaren arabera (jolas kooperatiboak, igerilekua, herri-kirolak)

13:40tik 14:00etara Agurra

BALDINTZAK:
Ordainketa banku-transferentzia bidez egingo da (CaixaBank: ES81 2100 6445 3822 0003 3774). Garrantzitsua da parte hartzen duen haurraren izen-abizenak transferentziaren kontzeptuan agertzea. Ordainagiria inprimatu eta lehenengo egunean entregatu beharko zaio monitoreari.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.