ELITE TALDEA HASTERA DOA EGUTEGI GOGORRAREKIN

Prest dago Ohorezko B Mailako 2. faserako egutegia, Elite taldekoa. Gizonezkoen seniorrak zilarrezko mailako 8 talde onenen aurka jokatuko du. Hitzordua asteburu honetan izango da, igandean La Feixa Llargan Rugby Club L’Hospitaleten aurka. Bestalde, Faduran jokatuko den lehen partida otsailaren 11/12 asteburuan izango da, Sant Cugat errugbi taldearen aurka.

Ondoren beste 3 aurkari gogor ere igaroko dira Faduratik: Almeria (martxoak 11-12), Fenix (martxoak 25-26) eta Jaen (apirilak 15-16). Nahiz eta Alcobendasera (otsailak 18-19), Zarautzera (martxoak 18-19) eta Santanderrera (apirilak 1-2) irteerak ere zailak izango diren. Play-offetarako txartela ematen duten 4 postuak eskuratzeko lehia hasi da eta David Martinek eta Brad Linklaterrek zuzentzen dituzten jokalariek Fadurako harmailetako babesa beharko dute.

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.