ZATOZ DENBORALDI AMAIERAKO FESTARA!

Larunbat honetan, ekainaren 25ean, denboraldi amaierako festa izango duzu zain. Bertan, Getxo Rugby familia handia osatzen dugun ehunka lagun bilduko gara. Bazkari baten inguruko festa izateaz gain, adin eta publiko guztientzako kirola ere izango da goizean.

11: 00etatik aurrera tokatak egongo dira (errugbiaren arau berak, baina plakajerik gabe), parte hartzera animatzen den jendearen arabera, azken ordura arte nahi duenak izena eman ahal izango baitu. Faduran izango da eta bertan zure izena eman ahal izango duzu.

Dutxetatik pasa eta gero, 14: 00etatik aurrera bazkaria prest egongo da Zabalako Eskolan (Algortan). Gehitu nahi duenak ostiral arte egin ahal izango du, klubeko norbaitekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar eta tiketak larunbatean eskolako ateetan ordainduko da. Haurrentzako menua (5 euro), gazteentzat (10 euro) eta helduentzat (15 euro) egongo da. Txikienentzat: espagetiak boloñesarekin, ogia, bi freskagarri eta izozkia; eta helduenentzat: entsalada, marmitakoa, postrea, ogia eta botila erdi ardo mahaikide bakoitzeko.

Animatu larunbat on bat pasatzera baloi obalarekin kirol pixka bat egiteko aitzakiarekin eta gero bazkari on batekin gozatzeko… eta giro ezin hobearekin!

SUSCRÍBETE

Hazte miembro de la comunidad online del Getxo Rugby. Suscríbete a nuestro boletín informativo y recibe los mejores contenidos en tu correo.