Cookieei buruzko informazio gehiago
Zer dira cookieak?
Cookieak kalterik egiten ez duten testu fitxategiak dira, zure nabigatzailean gordetzen direnak ia edozein webgunetan sartzen zarenean. Haiei esker, webguneak gogoratu egin dezake aurretik ere webgune horretan sartu zarela. Jende askok ez daki cookieak duela 20 urte baino lehenagotik erabiltzen direla, lehenengo World Wide Web nabigatzaileak agertu zirenetik.
Zer ez dira cookieak?
Cookieak ez dira birusak, troiarrak, arrak, spama, spywarea eta ez dituzte laster-leihotxoak irekitzen ere.
Zer informazio gordetzen dituzte cookiek?
Cookieek ez dute zuri buruzko informazio sentikorrik gordetzen, hala nola kreditu txartelak edo bankuko datuak, argazkiak, NANa, informazio pertsonala, eta abar. Datu teknikoak, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa eta abar gordetzen dituzte. Web-zerbitzariak ez zaitu pertsona gisa identifikatzen, zure nabigatzailea identifikatzen du. Izan ere, normalean Internet Explorerrekin nabigatzen baduzu eta webgune berean Firefox edo Chromekin sartzen bazara, ikusiko duzu webguneak ez duela hautemango pertsona bera zarela, benetan nabigatzailea soilik ari delako aztertzen, eta ez pertsona.
Zer cookie mota daude?
- Cookie teknikoak: Oinarrizkoenak dira, eta, besteak beste, aukera ematen dute jakiteko nabigatzen ari dena pertsona bat edo aplikazio automatizatu bat den, edo erabiltzailea anonimoa den edo dagoeneko erregistratu den. Halakoak edozein webgune dinamikoren funtzionamendurako oinarrizko zereginak dira.
- Analisirako cookieak: Egiten ari den nabigazio motaren informazioa jasotzen dute: gehien erabilitako atalak, kontsultatu diren produktuak, erabileraren ordu tartea, hizkuntza, etab.
- Publizitaterako cookieak: Zenbait irizpide erabiltzen dituzte iragarkiak erakusteko: nabigazio mota, jaioterria, hizkuntza, etab.
Zer dira cookie propioak eta hirugarrenenak?
Cookie propioak bisitatzen ari zaren orriak sortzen dituenak dira, eta hirugarrenenak kanpoko zerbitzuek edo hornitzaileek sortzen dituztenak dira, hala nola Facebookek, Twitterek, Googlek, etab.
Zer gertatuko da cookieak desaktibatzen baditut?
Hona hemen adibide batzuk ulertzeko zer ondorio izan ditzakeen cookieak desaktibatzeak:
- Ezin izango duzu webgune horren edukirik partekatu Facebook, Twitter edo beste edozein sare sozialen bidez.
- Webguneak ezin izango ditu edukiak zure lehentasun pertsonalen arabera egokitu, online dendetan egiten den bezala.
- Ezin izango duzu webguneko eremu pertsonalean sartu, hala nola Nire kontua, Nire profila edo Nire eskaerak.
- Online dendak: Ezin izango duzu online erosi. Erosketak telefonoz edo aurrez aurre egin beharko dituzu, denda fisikorik egotekotan.
- Ezin izango dira lehentasun geografikoak pertsonalizatu, hala nola ordua, dibisa edo hizkuntza.
- Webguneak ezin izango ditu bisitariak edo trafikoa aztertu, eta horrek webgunearen lehiakortasuna oztopatuko du.
- Ezin izango duzu blogean idatzi, argazkirik igo, iruzkinik argitaratu edo edukirik baloratu. Gainera, webguneak ezin izango du jakin pertsona bat edo spama argitaratzen duen aplikazio automatiko bat zaren.
- Ezin izango da sektorearen araberako publizitaterik egin. Hortaz, webguneko publizitate sarrerak murriztu egingo dira.
- Sare sozial guztiek cookieak erabiltzen dituzte. Desaktibatu egiten badituzu, ezin izango duzu sare sozialik erabili.
Cookieak ezabatu egin daitezke?
Bai. Ez soilik ezabatu, blokeatu ere: orokorrean edo domeinu jakin batekoak bakarrik. Webgune bateko cookieak ezabatzeko, zure nabigatzailearen konfiguraziora joan behar duzu, eta bertan domeinu horri lotutakoak bilatu eta ezabatu ahal izango dituzu.
Nola konfiguratu cookieak nabigatzaile ohikoenetan?
Jarraian, Chrome nabigatzailearen cookie jakin batera nola sartu adieraziko dizugu. Oharra: urrats hauek nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke:
- Joan Konfigurazioa edo Ezarpenak atalera Fitxategia menuaren bidez edo, bestela, sakatu goian eskuinean agertzen den pertsonalizazio-ikonoa.
- Hainbat sekzio ikusiko dituzu. Sakatu «Erakutsi aukera aurreratuak».
- Joan Pribatutasuna atalera, gero Edukiaren konfigurazioa atalera.
- Sakatu Cookie guztiak eta webguneen datuak.
- Cookieak domeinuen arabera ordenatuta zerrendatuko dira. Domeinu jakin bateko cookieak aurkitzea errazagoa izateko, sartu helbidea edo haren zati bat Cookieak bilatu eremuan.
- Iragazki hori egin ondoren, lerro bat edo gehiago agertuko dira pantailan. Horiek dira adierazitako webgunearen cookieak. Orain, hautatu cookiea eta sakatu X. Horrela, cookie jakin hori ezabatuko duzu.
Internet Explorer nabigatzailearen cookie-konfiguraziora sartzeko, jarraitu urrats hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
- Joan Tresnak atalera, gero Interneteko aukerak atalera
- Egin klik Pribatutasuna aukeran.
- Mugitu irristailua nahi duzun pribatutasun-maila doitzeko.
Firefox nabigatzailearen cookie-konfiguraziora sartzeko, jarraitu urrats hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
- Joan Aukerak edo Ezarpenak atalera, zure sistema eragilearen arabera.
- Egin klik Pribatutasuna aukeran.
- Historia atalean, aukeratu Historiarako konfigurazio pertsonalizatua erabili.
- Orduan Cookieak onartu aukera ikusiko duzu, eta zure lehentasunen arabera aktiba edo desaktiba dezakezu.
OSX sistemako Safari nabigatzailearen cookie-konfiguraziora sartzeko, jarraitu urrats hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
- Joan Lehentasunak atalera, gero Pribatutasuna atalera.
- Bertan, Cookieak blokeatu aukera ikusiko duzu, eta egin nahi duzun blokeo mota doitu ahal izango duzu.
iOS sistemako Safari nabigatzailearen cookie-konfiguraziora sartzeko, jarraitu urrats hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
- Joan Ezarpenak atalera, gero Safari atalera.
- Pribatutasuna eta segurtasuna atalean, Cookieak blokeatu aukera ikusiko duzu, eta egin nahi duzun blokeo mota doitu ahal izango duzu.
Android sistemako nabigatzailearen cookie-konfiguraziora sartzeko, jarraitu urrats hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
- Sartu nabigatzaileko menuan eta sakatu Ezarpenak.
- Joan Segurtasuna eta pribatutasuna atalera. Bertan Cookieak onartu aukera aktibatu edo desaktibatu dezakezu.
Windows Phone sistemako nabigatzailearen cookie-konfiguraziora sartzeko, jarraitu urrats hauei (nabigatzailearen bertsioaren arabera alda daitezke):
- Ireki Internet Explorer, gero sakatu Gehiago, gero Konfigurazioa
- Bertan, Cookieak onartu aukera aktibatu edo desaktibatu dezakezu.
