Pribatutasun-politika

Nork du zure datuak tratatzeko ardura?

Tratamenduaren enpresa arduraduna: Getxo Rugby Taldea Posta helbidea: Caridad kalea, 1, behea. 48991, Getxo, Helbide elektronikoa: idazkaritza@getxorugby.eus Telefono-zenbakia: 688 874 714

DATUAK BABESTEKO GURE ORDEZKARIAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: Zure datuen tratamenduari buruzko zalantzarik, kexarik edo erreklamaziorik baduzu, zuzenean gure DBOn egin dezakezu, hala badagokio, Datuak Babesteko Bulegoan egin aurretik. Erreklamazioa jaso eta gehienez bi hilabeteko epean erantzungo dizugu: idazkaritza@getxorugby.eus

Nola bildu ditugu zure datuak?

Interesdunak emanda: Datuak zuk eman dizkiguzu, baldin eta bezeroa, bezero potentziala, hornitzailea, langilea, hautagaia edo erabiltzailea bazara; esaterako, gure zerbitzuak eskatzean, edo gurekin harremanetan jartzean informazioa eskatzeko zein zure curriculuma bidaltzeko.

Gure webgunea bisitatzean automatikoki bilduta: gure webgunea edo sare sozialetako profilak bisitatzen ditugunean, informazioa biltzen dugu cookieen eta jarraipenerako zein web-analisirako beste teknologia batzuen bidez. Horrek esan nahi du datuak zure nabigatzailetik gure zerbitzarietara bidaltzen direla. Datu horiek guk geuk automatikoki jaso eta gorde ditzakegu, edo hirugarrenek gure izenean.

Zer datu-kategoria tratatzen ditugu?

Datu-kategoria hauek tratatzen ditugu: 

Identifikazio-datuak (izen-abizenak, IFZ/IFK), harremanetarako datuak (telefonoa, posta-helbidea, helbide elektronikoa, fakturazio-helbidea), merkataritza- eta ekonomia-datuak (eskatutako zerbitzuei buruzko informazioa, bezeroaren historia, datu profesionalak edo akademikoak eta ordaintzeko beharrezkoak direnak: bankua, kontu-zenbakia…) eta kasu bakoitzean eskatu diguzun zerbitzua emateko beharrezkoak diren datu guztiak.

Nabigazio-datuak: Erabiltzailearen IP helbidea, bisitaren data eta ordua, erabiltzailea zegoen aurreko gunearen URLa, gure webgunean bisitatutako orriak, erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile mota eta haren bertsioa, sistema eragilea, etab.).

Getxo Rugby Taldeak ez ditu datu-kategoria bereziak tratatzen.

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

Zure kolektiboaren arabera, datuak hainbat helburutarako erabiltzen ditugu:

BEZEROAK EDO BEZERO POTENTZIALAK: zure enpresarekiko merkataritza-harremana eta -komunikazioa mantentzeko zein kontratu- eta/edo merkataritza-harremana kudeatzeko, saldu ondoko eta berme-zerbitzuak barne.

WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK, KONTSULTEN ATALA: Online egiten dizkiguzun eskaerak kudeatzeko eta zurekin harremanetan eta komunikatuta egoteko.

INKESTAK, PUBLIZITATEA: Bi kasuetan, iritzi- eta/edo gogobetetze-inkestak egiteko ere erabil ditzakegu, eta gure jarduerei, produktuei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko (publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazioak barne, 34/2002 IGZME Legeko 21. artikuluaren ondorioetarako), baldin eta horretarako zure baimena badugu edo Getxo Rugby Taldeko bezero bazara.

LANGILEEN HAUTAKETA: Zure CVa bidali badiguzu, hutsik dauden lanpostuetarako langileak bilatzeko eta hautatzeko prozesuetan tratatuko ditugu zure datuak. Zure berariazko baimena bidali beharko diguzu; bestela, ezingo dugu zure curriculuma kontuan hartu.

Getxo Rugby Taldeko EKITALDIETAN PARTE HARTU BADUZU: Sustatu edo antolatu ditzakegun jarduera edo ekitaldietan parte hartzen baduzu: jarduera horietako izen-ematea eta/edo parte-hartzea kudeatzeko, eta zurekin harremanetan egoteko eta komunikazioa mantentzeko.

IRUDIAK ETA ARGAZKIAK: Parte hartzen dugun ekitaldietan edo bestelako jardueretan argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izango dira, eta gure webgunean, Intranetean edo sare sozialetako profiletan argitaratu ahal izango ditugu, ekitaldiaren/jardueraren berri emateko, dokumentatzeko eta ekitaldiaren memoria fotografiko/bideografikoa osatzeko. Horretarako, zure berariazko baimena eskatuko dugu.

Deustos Sistemas-ek sortutako aplikazio mugikorren erabiltzaileak: Getxo Rugby Taldearen aplikazio mugikorretan ez da datu pertsonalik partekatzen, baina terminalaren kokapena erabil daiteke, baita bigarren planoan ere, interesguneetara hurbiltzean aplikazioarekin lotutako informazioaz jakinarazteko.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datu pertsonalak gorde egingo ditugu kontratu-harremana, kontratu-aurrekoa edo merkataritzakoa mantentzen den bitartean, eta, horiek amaitu ondoren, interesdunak datuak ezabatzea eskatzen duen arte. Ezabatzea eskatuta ere, behar den denboran mantendu ahal izango ditugu, eta tratamendua kasu hauetara bakarrik mugatuko da:

Bete beharreko lege- eta kontratu-betebeharrak betetzeko,

eta/edo gure aldetik edozein erantzukizun preskribatzeko, aurreikusitako legezko epeetan,

eta/edo interesdunarekin izandako harremanaren ondoriozko erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko.

Zein oinarri juridikok legitimatzen gaitu zure datuak tratatzeko?

Hainbat oinarri juridikok legitimatzen gaitu zure datuak tratatzeko:

KONTRATU-BETEBEHARRA: Lotzen gaituen kontratutik eratorria gaur egun bezeroa/hornitzailea bazara, edo eskatutako eskaintza edo aurrekontu batetik eratorria.

LEGEZKO BETEBEHARRA BETETZEA: Adibidez, zerga, gizarte-segurantzako eta laneko arriskuen prebentzioko arauetatik eratorria, eskaintzen dizkizugun zerbitzuen arabera.

GURE INTERES LEGITIMOA: Gure jardueren, produktuen eta/edo zerbitzuen berri emateko, baita komunikazio elektronikoen bidez ere (publizitate- eta/edo merkataritza-komunikazioak barne, 34/2002 IGZME Legeko 21. artikuluaren ondorioetarako): aldez aurreko kontratu-harremana badugu, jakinarazpen horiek gure interes legitimoan oinarrituta bidaliko ditugu. Bestela, baimena ematen badiguzu bakarrik bidaliko dizkizugu jakinarazpen mota horiek. Horretarako, dagokien galdetegietan berariaz gehitzen den aukera markatu beharko duzu.

Iritzi- eta/edo gogobetetze-inkestak egitea.

ZURE BAIMENA EDUKITZEA: Zuk baimena eman diguzulako helburu jakin baterako. Gure webgunean sartu bazara, zure curriculuma bidali badiguzu… baimen hori zalantzarik gabe ematen diguzu zure datuak online edo offline ematean, eta ekarpen hori baiezko egintza argitzat jotzen da, baimen hori adierazten duena.

Zure berariazko baimena eskatu badugu helburu jakin baterako (argazkiak egitea, komunikazio komertzialak bidaltzea). Baimen hori zalantzarik gabe ematen diguzu zure datuak ematean, eta hori baiezko egintza argitzat jotzen da, baimen hori adierazten duena.

Nire datuak tratatzeko baimena ken dezaket? Jakina, baimen hori edozein unetan kendu ahal izango duzu idazkaritza@getxorugby.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Baimena hori kentzeak ez du aldatzen nola tratatzen diren zure datuak deskribatutako gainerako helburuetarako, baina agian ezingo diogu zure eskaerari erantzun.

Zein hartzaileri eman ahal izango dizkiogu zure datuak?

Lagatzailearen eta lagapen-hartzaileen legezko eginkizunekin zerikusia duten hirugarren erakundeei, hala nola:

Administrazio publikoei, datuen komunikazioak egiteko legezko betebeharra badute.

Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.

Mutualitateari eta kanpoko prebentzio-zerbitzuari, laneko osasuna zaintzeko eta laneko arriskuak prebenitzeko betebeharrak betetzeko.

Getxo Rugby Taldeak nazioarteko datu-transferentziarik egiten du?

EBn ez dauden hornitzaileak erabiltzen baditugu bakarrik. Adibidez, datu pertsonaletarako sarbidea izan dezaketen AEBko hornitzaileak, guri zerbitzu osagarriak emateko (ostatatzea, housing-a, software as a service, urruneko segurtasun-kopiak, laguntza edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, mezu elektroniko orokorrak zein marketinekoak bidaltzea, fitxategiak transferitzea eta abar).

Getxo Rugby Taldeak enpresa horiek hautatzeko, enpresa horiek une honetan indarrean dauden EB-AEB segurtasun‑protokoloak bete beharko dituzte, edo bestela, babes-maila egokia duten beste herrialde batzuetan kokatuta egon beharko dute. Horrek esan nahi du Europakoen baldintza baliokideak bete beharko dituztela datuen babesari dagokionez.

Nolanahi ere, datuak babesteko politika hau onartzean, berariaz eta zalantzarik gabe baimentzen duzu enpresa horiei datuak komunikatzea, jakinda horrek datuen nazioarteko transferentzia dakarrela, alegia, Europako Esparru Ekonomikokoa ez den herrialde bati datuak transferitzea, eta zalantzarik gabe baimena ematen duzu transferentzia hori egiteko.

Zein dira zure eskubideak zure datuak ematen dizkiguzunean?

Sarbide eskubidea: Zer datu pertsonal tratatzen ari garen galdetu diezagukezu.

Zuzentzeko eskubidea: Datu pertsonal okerrak zuzentzeko eska diezagukezu, edo osatugabeak osatzeko, baita adierazpen gehigarri baten bidez ere.

Ezabatzeko eskubidea: Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta datu horiek ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako, zure baimena kentzen baduzu, datu horiek legez kontra tratatu badira edo legezko betebehar bat bete behar bada.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.

Aurka egiteko eskubidea: Zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu, baldin eta tratamendu hori tratamenduaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-helburuetarako bada.

Eramangarritasunerako eskubidea: Zure datu pertsonalak formatu egituratu batean jaso ditzakezu, erabilera arruntekoa eta irakurketa mekanikokoa, tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko, baldin eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada eta tratamendu hori baimenean edo kontratu batean oinarritzen bada.

Eskubide horiek baliatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu idazkaritza@getxorugby.eus helbidera, sinatuta, eta NANaren edo pasaportearen kopia edo zeure burua identifikatzeko beste dokumenturen bat erantsita. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu, eta hori egin ezean, erakunde horrek ez du inolako erantzukizunik izango.

Aurreko eskaera horietako edozein jaso ondoren, legez ezarritako epeetan erantzungo dizugu. Erreklamazioak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan egin ditzakezu. Erabil ditzakezun eskubideei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, edo eskubideak erabiltzeko galdetegi-ereduak eskatzeko, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren webgunea bisitatu dezakezu: www.aepd.es.

Scroll to Top