Espainiako Errugbi Federazioak (RFERugby) ofizialki iragarri du Emakumezkoen Ohorezko Mailako (Liga Iberdrola Rugby) eta Emakumezkoen Ohorezko B Mailako lehiaketaren formatuak eta egutegiak berregituratuko dituela, Olímpico Pozuelo eta Bartzelonako BUC sartu ostean.
Aldaketa hauekin, emakumezkoen maila gorena 9 klubek osatuko dute, denboraldia 18 jardunaldiko joan eta itzuliko liga erregularrera aldatuz, Copa de la Reina-ko kanporaketak eta jaitsiera zuzenak doitzeaz gain.
Aldaketa honen aurrean, eta denboraldia iada hasita, Getxo Rugbyk honako berezitasunekin ekingo dio txapelketari:
Lhenengo atal berdina: Aurreneko bi jardunaldiak aurreikusita zegoen bezala jokatuko dira. 1. jardunaldia (urriak 11n) jokatuta, bost punturekin Sant Cugat taldearen aurka irabazi zuten gure emakumeek. 2. jardunaldia Majadahondaren aurka jokatuko da datorren igandean, urriaren 17an, 13:00etan, Faduran.
Etxetik kanpoko bloke gogorra: Berregituratutako egutegiak erronka oso zorrotza planteatzen dio Getxo Rugbyri, etxetik kanpo segidako bost partidako bloke bati aurre egin beharko baitio: Cocodrilas (azaroak 1), Olímpico Pozuelo (azaroak 8), El Salvador (azaroak 22), CRAT Coruña (abenduak 20) eta BUC Barcelona (urtarrilak 10).
Gure aldeko liga ixtea: Kontrapartida positibo gisa, liga erregularraren azken zatia oso aldekoa izango da getxoztarrentzat. Txapelketa erregularrari bukaera emateko, Faduran 5 partiduetatik 4 jokatuko dira: Olimpico Pozuelo (otsailak 14), El Salvador (otsailak 21), CRAT Coruña (martxoak 21) eta BUC (apirilak 4).

