Datorren 2026/2027 denboraldiari begira, Fadurako instalazioetan zelai nagusia birmoldatzeko lanekin hasi dira, etorkizunari begira klubaren azpiegiturak hobetzen jarraitzeko beharrezkoak diren obrak.
Segurtasunagatik eta lanen garapenagatik, harmaila nagusia erabat itxita egongo da ikusleentzat obrek irauten duten bitartean.
Asteburuetako jarduera hartu ahal izateko eta bazkideak eta zaleak bertaratuko direla bermatzeko, partidu egunetako zerbitzu eta espazio guztiak zelaiaren beste aldera aldatuko dira, harmaila zaharraren parean.
Behin-behineko kokapen berri honetan partida ikusteko gune berezi bat jarriko da, igluaren ohiko jardueraz eta klubeko familia osoari harrera egiteko ohiko zerbitzuguneez gain. Horrez gain, ikuspen ona ziurtatzeko, zelaia eta kanpoko parkea bereizten zituzten hainbat zutoin kendu dituzte, horrela jendeak topaketez ahalik eta ondoen gozatzeko aukera izan dezan.
Aldez aurretik, eskerrak ematen dizkizuegu obrak egiten ari zareten bitartean ulertu duzuelako eta lagundu duzuelako. Alboan elkartuko gara gure taldeak animatzen jarraitzeko!
