Bultza dezagun batera
garaipena lortu arte!!!

50 urte baino gehiagoko historia, denon ahaleginean, errespetuan eta laguntasunean eraikia. Hemen, errugbia kirola eta komunitatea da: Getxo Errugbia.

Klub bat, talde asko, grina berbera.

Ezagutu Getxo Errugbia osatzen duten taldeak: adin eta maila guztiak.

Errugbian jolastu nahi duzu?

Probatzeko gogoa duzu? Hauxe izan daiteke zure tokia. Getxo Errugbia taldean denontzako tokia dago: beteranoak, touche errugbia eta askoz ere gehiago. Etorri entrenatzera, ezagutu taldea eta hasi errugbiaz zure moduan disfrutatzen. Ez du axola esperientzia duzun edo zure lehen aldia den: zure zain egongo gara.

Getxo Errugbia
50 urte baino gehiago historia partekatzen

Pertsonez, esfortzuz eta partaidetzaz osatutako kluba. Ezagutu Getxo Errugbia taldearen historia, baloreak eta kluba zelai barruan zein kanpoan osatzen duen jendea.

Batu zaitez Getxo Errugbia taldera!

Egin zaitez bazkide eta izan denontzako den kirol- eta gizarte-proiektu honen parte. Zure laguntza garrantzitsua da hazten, entrenatzen, lehiatzen eta taldea sortzen jarraitu dezagun.

Babesleak

Entrenamendu, partidu eta ekimen bakoitzaren atzean funtsezko laguntza-sare bat dago. Horiexek dira, alegia, laguntzen diguten markak, negozioak eta erakundeak. Haien konpromisoari esker, errugbia sustatzen eta klub ireki eta inklusibo bat eraikitzen jarraitu dezakegu, komunitatean eragina duena.

Getxo Errugbia taldearen merchandisinga

Eman begi-kolpe bat irudiei eta ikusi gure jantziak. Jertseak, kamisetak eta entrenatu edo animatzeko gauzatxo gehiago: zauden tokian zaudela, Getxo Errugbiaz harro zaudela erakusteko.

Harremanetarako

Zalantzarik edo proposamenik duzu, edo Getxo Errugbia taldera hurbildu nahi duzu? Klubean parte hartzeko gogoa baduzu edo, besterik gabe, gehiago jakin nahi baduzu, toki egokian zaude. Has gaitezen hizketan.
Scroll to Top